Mugarik Gabeko Gaikuntza Programa (Mexiko)

Ingeniaritzetako eta gradu teknikoetako Guanajuatoko (Mexiko) ikasleek osatzen dute 4.0 Industriarekin lotutako trebetasun profesionaletan trebatzeko Mugarik Gabeko Gaikuntza programaren azkeneko promozioa. Mexikoko Guanajuato estatuaren, SPRI Taldearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmenaren emaitza da egitasmoa.

Ekimen horren eskutik, tailer eta praktika profesionalak egingo ditu datozen hilabeteotan ikasle talde horrek, Usurbileko LHII ikastetxean eta Lanbide Heziketako beste ikastetxe batzuetan, eta euskal enpresetan. Asmoa da industriaren eraldaketa digitalaren inguruko ezagupenak berengana ditzaten, IoT teknologien arloa, errealitate birtualarena eta eraldaketa gehigarriaren arloak barne, besteak beste, bai eta kalitate-sistemekin eta ekintzailetzarekin lotutako ezagupenak ere.

Tknika, Zubigune Fundazioa, Lea Artibai eta Miguel Altuna LHII ikastetxeen lankidetzarekin egingo da programa. CIE, Ecenarro, Elay, Garay, Metagra, Panelfisa eta RPK euskal industria-konpainiek ere hartzen dute parte proiektuan.

Ondoren adierazten diren arloak sartzen dira Usurbileko LHII ikastetxean ematen den eta ZubiGune Fundazioak kudeatzen duen prestakuntzan:

  • Motorrak (asinkronoak, monofasikoak, sinkronoak, abiadura-aldatzaileak) – 32 ordu
  • Eguzki-instalazio fotovoltaikoak – 32 ordu
  • Eguzki-energia termikoa eta klimatizazioa – 66 ordu
  • 4.0 Industriako teknologia bideratzaileak (Automatizazioa eta IoT) – 132 ordu

Informazio gehiagorako:

© Copyright - Zubigune
KONTAKTUA
close slider