E-Learning learning edukien garapena

Gaur egungo testuinguruan, erakunde askok dute beraien bezeroen eta langileen artean edukiak hedatzeko bitartekoren baten beharra, haiek non dauden gorabehera.

ZubiGunen balio pedagogiko handiko eta elkarreragite-maila handiko e-learningerako edukiak sortzen ditugu, zure neurrirako online ikastaro, prestakuntza-pilula edo tutorial pertsonalizatuak sortu ahal izateko, prozesuak eta produktibitatea mailarik gorenenean hobetzen laguntzeko.

Materialak

Edukia garatzeko materiala baldin baduzu, gure lantaldea arduratuko da emandako dokumentazioaren egokitzapen pedagogikoa eta birtualizatzea egiteaz, e-learningeko eduki erakargarri bihurtzeraino.

Materialik ez baduzu, gure espezialistek gara dezakete edukia, zure erakundearen beharren neurrira.

Ostatatzea

SCORM edukiak garatzen ditugu zure LMSan ostatatzeko edo, plataforma propiorik ez baldin baduzu, ostatatze egokia ematen dizugu.

Egile-tresnak

Espezialistak gara Articulate Storyline 360 programan; eduki oso interaktiboak, dinamikoak, bisualki erakargarriak eta bistaratu nahi diren gailura –PC, Tableta edo Smartphone– ezin hobeto egokituak garatzeko merkatuko egile-tresnarik onenetakoa da.

PROZESUA

Proiektu bakoitzak baditu bere berezitasunak, baina gure hasierako planteamenduak ondorengo faseak hartzen ditu:

  1. Beharrak definitzea
  2. Edukia garatzea eta pedagogikoki egokitzea
  3. Gidoia aurkeztea
  4. Edukia birtualizatzea
  5. Berrikustea eta testatzea
  6. Proiektua entregatzea
Prozesua
© Copyright - Zubigune
KONTAKTUA
close slider