HEZIBI

Prestakuntza eta lana txandakatzeko modalitateak bikoiztu egin du prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratazio kopurua euskadin, ezarri eta bi urtera.

233 parte-hartze
2019an.

Enplegu Sailak eta Hezkuntza Sailak elkarrekin dihardute lanean Prestakuntza eta Lana Txandakatzeko Euskadiko HEZIBI programan; Lanbide Heziketako bigarren ikasturteko ikasleak hartzeko aukera ematen die programa horrek enpresei, ikaskuntza-prozesuen alderdi bat enpresetara bertara eramanez. Ikasturte honetarako, 233 parte-hartze formalizatu da; 2012-2013 ikasturtean, aldiz, 126.

Enpresaren beharretara
egokitutako profilak

HEZIBI programari esker, euskal enpresek beren beharretara eta prozesuetara erabat egokitutako profildun profesionalak eskuratzeko aukera dute; horrek eragina izango du enpresen gaitasun produktiboan eta lehiatzeko gaitasunean, haiek baitira, Lanbide Heziketako ikastetxearekin koordinatuta, ikaskuntza-prozesuaren arduradunak, lan-munduratzeko prozesua eta enpresan profesional berrien espezializazioa optimizatuz.

Enpresen eta ikasleen arteko harreman hori formalizatuta, ikasleen motibazioa eta konpromisoa indartzen da, eta lan-munduan haien gaitasun teknikoekiko zeharkakoak diren gaitasunak berenganatzeko aukera ematen die ikasleei (talde-lana, berrikuntza, aldaketetara egokitzea, etab.). Gaitasun horiek zuzeneko eragina dute haien garapen profesional zein pertsonalean, eta erabakigarriak izango dira balio bilaka daitezen eta prestakuntza akademiko osoa lor dezaten, enpresa-mundura egoki daitezen eta erakundeak lan-munduratze maila handiagoa lor dezan.

Industria-sektoreko Gipuzkoako enpresek jarraitzen dute izaten HEZIBI programan parte hartzen dutenen gehiengoa. Profesional oso espezializatuak berenganatu nahi dituzten enpresak, haien produktu berritzaile eta aurreratuen garapenean jardun dezaten.

Informazio gehiagorako:

© Copyright - Zubigune
KONTAKTUA
close slider