Prestakuntza-orduak
Ikasleak
Ikasketak
ZubiOrganic ZubiGune Fundazioaren lan-ildoetako bat da.
Prestakuntza- eta esperimentazio-espazio bat da, ZubiGunek Enplegurako Prestakuntzaren kudeaketan eta eskaintzan duen esperientziaren eta teknika eta teknologien ezagupenaren arteko konbinaziotik sortzen dena; horiek konbinatuta, BioEkonomia Zirkularra definitzen dute.
ZubiOrganic lan-ildoaren helburua da, Murriztu, Berrerabili eta Birziklatu printzipioetatik abiatuta eta, oinarritzat, Energiaren, Uraren eta Baliabide Biologikoen erabilera eraginkorra konbinatuta, pertsonak trebatzea, praktikaren bitartez eta jakintzaren transferentzia dinamikoaren bitartez, Ekonomia Jasangarriak eta Enplegu Berdeak eskatzen dituzten gaitasun berriak izan ditzaten.
BioEkonomia Zirkularreko gure proiektuan, elkarrekiko lotura duten gai asko dago, ZubiOrganic-en prestakuntza-eskaintzan sartzen direnak; Lasarte-Oria udalerrian dauden instalazioak.
Etengabeko berrikuntza eta esperimentazioa garatzeko, BioEkonomia Zirkularreko instalazioak ditugu, saiakuntzara eta prestakuntza praktikora bideratuta daudenak eta uretako akuikulturako 2 haztegi-sistema jasangarri dituztenak; ur gezako linea bat eta ur gaziko beste linea bat, lurrik gabeko landareen laborantzarako Akuaponia sistema bat, Zizare bidezko Hondakin-uren Araztegi sistema, Entomokultura sistema ez-industriala, azpiproduktu organikoen kudeaketa biologikorako eta birbaloraziorako eta energia kudeatzeko sistema bat, Energia-iturri Berriztagarriak ezarrita, BioEkonomia Zirkularrerako.
Prozesu horiei guztiei, erabilitako teknikei eta inplikatuta dauden sistemei buruzko jakintza zabaltzeko, berariazko prestakuntza-eskaintza du ZubiOrganic-ek. Halaber, zeharkakoagoak diren gaien inguruko prestakuntza ere eskaintzen du, Ekonomia Jasangarriko merkatura bideratuta daudenak, hala nola Administrazio eta Marketin berdea, Aholkularitza Teknikoko zerbitzuak eta Ekintzaileei Laguntzeko eta Orientatzeko Zerbitzuak.
Aurrez aurreko prestakuntzaz gain, urrutiko prestakuntza-zerbitzua ere eskaintzen du, e-learning-eko plataforma baten bitartez.
Instalazioak egokitzen ari gara, 2020. urtean lehendabiziko taldeak hartzeko; inaugurazioaren ondoren, askotariko profilentzako bisitak, ikastaroak eta jardunaldiak hartzeko moduan egongo gara: nekazariak zein ostalaritzako profesionalak, instalatzaileak zein ikasleak, sektoreko profesionalak zein beraien lan-ibilbidea erabat aldatu nahi duten pertsonak. Guztiontzako espazio bat, enplegu berdeak, jasangarriak eta BioEkonomia Zirkularraren merkatuarekin bat datozen enpleguak eraikitzeko aproposa.