Migrants Take Care (Erasmus+ KA204, 2018-2020)

Etorkinen gizarteratzea eta lan-munduratzea hobetzea

Gero eta eskasia handiagoa dago Arreta-zerbitzuen Sektorean eta, aldi berean, migratzaileen proportzio handi batek dihardu erdi-legezko baldintzetan lanean, sarritan gaikuntza-ziurtagirik edo lan-lizentziarik gabe.

ZubiGune Fundazioa da Helduentzako Hezkuntzako Erasmus+ programa europarraren proiektu honen koordinatzailea eta liderra; proiektuaren helburu nagusia da etxez etxeko laguntzaren sektorean modu ez guztiz legezkoan lanean diharduten etorkinen gizarteratzea eta lan-munduratzea hobetzea.

Europako bazkideekin batera, prestakuntza-materiala sortuko dugu, hiru arlotan:

  1. Gaitasun informal/ez-formalen ebaluazioa.
  2. Kultura arteko ezagupenak eta pertsonak zaintzeari dagozkionak.
  3. Benetako lan-egoeretara bideratutako hizkuntza teknikoa.

Herrialde bakoitzean egingo den proba pilotu batean, etorkin talde batek prestakuntza jasoko du, eta praktikak egingo ditu etxez etxeko laguntza-zerbitzua eskaintzen duen erakunde batean, aitortutako eta araututako lan-kontratuekin.

SEPIE_erasmus_plus

Online gida

Gainera, online gida bat sortuko da etxez etxeko zerbitzua eskaintzen duten eta etorkinak kontrata ditzaketen erakundeetarako (enpresak, udalak, karitatezko erakundeak…). Langabezian, paperik gabe eta egiaztatutako esperientzia duten etorkin bat kontratatzeko egin beharreko urratsen inguruko jarraibideak emango dizkie gida horrek. Etorkinaren kultura ezberdina izanik, sor daitezkeen kultura arteko arazoak tratatzeko moduaren inguruko orientazioa ere eskainiko du.

Egitasmoaren helburua da etxez etxeko arreta-zerbitzuan eta egoitza-arretaren sektorean baldintza prekarioetan lanean diharduten prestakuntza-maila txikiko eta ingurune partikular behartsuko migratzaileen gizarteratzea eta lan-munduratzea hobetzea. Kultura-, komunikazio- eta lanbide-gaikuntzako beharretara egokitutako hezkuntzaren eta gaikuntzaren bitartez, prestakuntza-maila txikiko etorkin helduek hobetu egingo dute legezko enplegu-baldintza berdinak eskuratzeko haien aukera, eta prestakuntza-maila handiagoetaranzko urratsak egingo dituzte.

ZubiGunek (liderra) koordinatzen du proiektua, eta Ipar Irlanda (Erresuma Batua), Alemania, Italia eta Greziako europar bazkideekin batera ezarri da.

Gizarte-erantzukizunaren inguruan egin ditzakegun proposamenei buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, idatz iezaguzu info@zubigune.org helbide elektronikora, eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

Informazio gehiagorako:

© Copyright - Zubigune
KONTAKTUA
close slider