Prestakuntza-orduak
Ikasleak
Ikasketak
Berriki indarrean sartu den EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legeak energia-aurrezpeneko eta -eraginkortasuneko neurriak bultzatzeko eta energia berriztagarriak sustatzeko eta ezartzeko ezartzen diren obligazioak betetzera behartzen ditu lurralde historikoetako administrazioak, horiei lotutako eta horien mendeko erakundeak barne, eta EAEko tokiko erakundeak, hau da, udalak eta mankomunitateak.
Lege horrek, aipatutako erakundeen eraikinak, instalazioak eta ibilgailuak definitzeko ditu aplikazio-eremutzat eta, besteak beste, energia-kudeaketarekin, -aurrezpenarekin eta -eraginkortasunarekin lotutako obligazioak betetzeko, energia berriztagarria sortzeko instalazioak ezartzeko epe zehatzak, eta energia berriztagarrien kontsumoari eta ibilgailuen erosketari buruzko zehaztapenak ezartzen ditu.
Legearen artikuluetan adierazten den bezala arau bidez garatu beharreko legea den arren, kontuan izan behar da legeak administrazioei ezartzen dizkien betebeharrek ibilbide-orri bat definitzen dutela, administrazioek nahitaez bete beharreko mugarri batzuekin.
Lege honek sektore publikoko zein beste sektore batzuetako teknikariei zuzendutako prestakuntza-plana ezartzea jasotzen du, haiek arduratuko baitira legeak ezarritakoa praktikan aplikatzeaz; prestakuntzaren helburua izan behar da bete beharreko obligazioak ulertzen laguntzea, eta obligazio horiek betetzerakoan kontuan izan beharreko irizpide tekniko egokiak eskaintzea.