Espezializazioko ikastaro laburrak

Zein profili zuzenduta daude?

Profil tekniko ezberdinei zuzenduta daude espezializazio-ikastaroak, hala nola Graduko edo Lanbide Heziketako ikasleei eta hainbat espezialitatetan euren ezagupenak eguneratu nahi dituzten profesionalei; 30 eta 40 ordu bitarteko gutxi gorabeherako iraupena du, eta Usurbil eta Lasarteko gure instalazioetan ematen dira.

Zer ziurtagiri jasoko dut ikastaroa amaitutakoan?

Behin ikastaroa arrakastaz gainditu ondoren, Usurbilgo LHII ikastetxearen sinestamendua duen ZubiGune Fundazioak ematen duen Ziurtagiria jasoko duzu; ikastaroaren iraupena eta egitaraua adieraziko dira agiri horretan, eta zure etorkizun profesionalean aurrera egiten eta zure ezagupenak eta esperientzia finkatzen lagunduko dizu.

Zergatik dira Inpaktu Handiko Ikastaroak?

Guztiek dute ikuspegi praktikoa batez ere, parte-hartzaileek beharrezko ezagupenak eskola teorikoen bitartez jasoko dituzten arren, tailer praktikoak ere egingo baitituzte. Ikastaro horietako batzuen kasuan, benetako enpresa edo instalazioetara bisita teknikoak egingo dituzte teknikari instalatzaileekin batera, eta horrek benetako balio erantsia eskainiko die.

Nola matrikula naiteke?

Ikastaro jakinen batean interesatuta baldin bazaude, eskuragarri dagoen hurrengo deialdiari buruzko kontsulta egin diezaguzun gomendatzen dizugu; bidal iezaguzu mezu elektroniko bat info@zubigune.org helbidera, edo deitu 943 36 46 00telefono-zenbakira.

Gure Onarpenen Lantaldea lehenbailehen jarriko da zurekin harremanetan, informazio zabalagoa emateko eta zure hautagaitza baloratzeko.

Espezializazio Ikastaroak

Confiando que la situación ante el COVID-19 haya mejorado y se permita realizar esta actividad, este verano estamos impulsando los siguientes Cursos de Especialización:

Informazio gehiagorako

© Copyright - Zubigune
KONTAKTUA
close slider