Prestakuntza-orduak
Ikasleak
Ikasketak
Prestakuntza- eta esperimentazio-espazio bat da, ZubiGunek Enplegurako Prestakuntzaren kudeaketan eta eskaintzan duen esperientziaren eta teknika eta teknologien ezagupenaren arteko konbinaziotik sortzen dena; horiek konbinatuta, BioEkonomia Zirkularra definitzen dute.
Berriki indarrean sartu den EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legeak energia-aurrezpeneko eta -eraginkortasuneko neurriak bultzatzeko eta energia berriztagarriak sustatzeko eta ezartzeko ezartzen diren obligazioak betetzera behartzen ditu lurralde historikoetako administrazioak.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzetan oinarritutako laguntzen araubidea, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskadiko 2020ko Planeko espezializazio-esparruetan Lankidetzako Ikerketak egiten laguntzeko programa da Elkartek, Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen barruan dauden Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako erakundeek abian jarritakoa.
Jakintzaren, egiten jakitearen eta egitearen zubietan oinarritzen da ZubiGune Fundazioaren kultura.
Usurbileko Lanbide Eskola Goi-mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutua da.
Hastapeneko lanbide heziketa (erdi- eta goi-mailako prestakuntza-zikloak), lanbide heziketa jarraitua (langileentzako ikastaroak) eta lanerako prestakuntza (langabeentzako ikastaroak) eskaintzen dituzte Usurbileko ikastetxean.