Prestakuntza-orduak
Ikasleak
Ikasketak
Zubigune Fundazioak, USURBILEKO LHII ikastetxearekin lankidetzan eta TkniKarekin koordinatuta, lankidetza-hitzarmena sinatu zuen FLATE ikastetxearekin (Florida Advanced Technologycal Education Center), ikasle eta irakasleentzako Energia Berriztagarrietan trebatzeko programa bat garatzeko. 2012ko maiatzaren 12tik ekainaren 2ra garatu zen programa.
Floridako Unibertsitate-Eskolen lau komunitatetako industria ordezkaritzak, hezitzaileek eta administratzaileek 2011ko uztailean USURBILEKO LHII ikastetxearen instalaziora egin zuten bisitaren ondorioz sortu zen. Bisita hark Euskadiko Lanbide Heziketaren metodologia ulertzeko balio izan zien eta, zehazki, USURBILEKO LHII ikastetxearen Energia Berriztagarrien instalazioen eta parkearen funtzionamendua ulertzeko.
Marilyn Barger FLATE ikastetxeko Zuzendari Exekutiboaren esanetan, programaren helburua da gobernu bien (Florida eta Euskadi) artean prestakuntza-programen arteko harremanak hedatzea eta FLATE ikastetxeko ikasleen artean ezagupen teknikoak areagotzea.
Hiru asteko iraupena izan zuen prestakuntza-programak, eta arlo hauek landu zituzten: eguzki-energia fotovoltaikoa eta termala, biomasa, energia hidraulikoa eta sistema automatizatuak, eta ikasleek, haien intereseko arloen arabera, amaierako proiektua egin eta aurkeztu ahal izan zuten.
Gainera, aisialdiko hainbat bisita egin zuten eta, are, elkartruke-tailerrak egin zituzten Usurbileko LHII ikastetxeko ikasleekin, era horretan kultura arteko lankidetza sustatuz.