POCTEFA Proiektua

Lurralde-lankidetzako europar programa, Espainia, Frantzia eta Andorra herrialdeen arteko mugako lurraldearen garapen jasangarriaren sustatzeko sortutakoa.

INTERREG V-A programa
Espainia-Frantzia-Andorra

Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V-A Programaren akronimoa da POCTEFA 2014-2020. Hiru herrialdeen arteko mugako lurraldearen garapen jasangarriaren garapena sustatzeko sortutako lurralde-lankidetzako programa bat da.

Eremu horren integrazio ekonomiko eta soziala indartzera bideratutako Batasunaren laguntza finantzarioko bosgarren belaunaldia da POCTEFA 2014-2020. Programan parte hartzen duten Pirinioen alde bietako eta itsasertzeko eremuetako eragileek diseinatu eta kudeatutako mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak finantzatzen laguntzen du POCTEFA programak, lurraldearen garapen adimentsu, jasangarri eta integratzailea bultzatuz.

Mugaz gaindiko lankidetza.

Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugako lurraldearen garapen jasangarria sustatzen du programak, mugaz gaindiko lankidetzaren bitartez. Lurralde-garapenari dagokionez dauden aldeak murrizten eta indarrak batzen laguntzen du, eskualdearen garapen jasangarria eta lurralde hori osatzen duten eskualdeen kohesioa lortzeko. Azken batean, europar funtsei esker, eremu horretako biztanleen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du programak.

Hemen kontsulta dezakezu Programaren testua.

© Copyright - Zubigune
KONTAKTUA
close slider