Energyducation (Erasmus + KA202, 2018-2020)

Energyducation: Exploring “Smart Energy Management”

Energia-kudeaketa
adimentsua

2018tik 2020ra, Energyducation proiektuan parte hartzen ari da Fundazioa, Energia-kudeaketa adimentsuaren inguruko prestakuntzako materiala –MOOC (Massive Open Online Course) formatuan– sortzeko helburuz, Energia-eraginkortasuneko ikasleei zuzenduta.

Proiektuaren helburu nagusia da Lanbide Heziketako ikasleen eta haien irakasleen trebetasun teknologikoak hobetzea, energiaren kudeaketarako tresna digitalen erabilerari dagokionez.

Online
ikastaroa

Gainera, proiektu honetan garatutako online bidezko ikastaro baten bitartez, proiektuko bazkideak ECVET – Hezkuntzarako eta Lanbide Heziketarako Kredituen Transferentziarako Europako Sistema metodologian trebatzen dira; metodologia-esparru komuna da hori, ikaskuntzako kredituen kualifikazio-sistema batetik besterako transferentzia errazteko.

Usurbileko LHII ikastetxeak koordinatzen du proiektua (hura da liderra), ZubiGune Fundazioarekin batera, eta Alemaniako, Herbeheretako, Suediako, Norvegiako eta Suitzako bazkideekin ezarri da.

Proiektuaren webgunean aurki dezakezu informazio gehiago:

© Copyright - Zubigune
KONTAKTUA
close slider