Prestakuntza-orduak
Ikasleak
Ikasketak
ZubiGune Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da, enpresen, Usurbileko Lanbide Heziketako ikastetxearen eta zentro teknologikoen arteko aliantzatik sortutakoa, gure ingurunearen garapen teknologikoan eta sozialean inplikatutako eragileen arteko lankidetzaren aldeko konpromisotik.
Batasun horrekin, egia bihurtu da aspaldiko asmo bat: egiten den ikerkuntza ardatz dadin eta gure enpresa txiki eta ertainetara irits dadin lortzera bideratutako erakunde bat sortzea.
ZubiGune Fundazioa batez ere enpresa-ingurune batean zentratzen da; enpresa-mundu horrek, askotan, ez du lortzen –garaiz eta modu egokian– gure ikerkuntza-zentroek lortutako aurrerapen teknikoak eskuratzerik, eta horrexetan, hain zuzen ere, uste dugu lan egin dezakegula, prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren bitartez, eta proiektuak sustatuz.
Etengabeko Prestakuntza eta Ikaskuntza Iraunkorra sustatzea eta garatzea, Lanbide Heziketako edozein familia profesionaletan eta Profesionaltasun-ziurtagirien familia profesionaletan.
ZubiGune Fundazioaren ikuspegia da Lankidetza-espazio bat izatea, Zentro Teknologikoen, Lanbide Heziketaren eta Enpresen arteko zubia.
Jakintzaren, egiten jakitearen eta egitearen zubietan oinarritzen da ZubiGune Fundazioaren kultura.
ZubiGune Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da, sortzaileen borondatez eratu zena, eta interes orokorreko ondorengo helburuak dituena:
Klika ezazu jaitsi nahi duzun Memoriaren ikonoa:
Presidente: Patxi Vaquerizo
Vicepresidente: Jesús Mª Gómez (INSTAGI)
Vocal: Ana Ugalde (Cámara de Gipuzkoa)
Vocal: Mikel Sarriegi (ADEGI)
Vocal: Daniel Castander (DOMUSA)
Vocal: Iñaki Mujika
Webguneak bisita ditzakezu, dagozkien logotipoetan sakatuta: