Interreg POCTEFA – Forma NAEN

Interreg POCTEFA lurralde-lankidetzako europar programako Forma NAEN proiektuaren erronka eta asmoa da mugaren alde bietan aitortutako gaitasunak barneratzea. Aipatutako programaren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra espazioan integrazio ekonomikoa eta soziala bultzatzea.

Forma NAEN mugaz gaindiko proiektua da, Euroeskualdean lan-eskuari dagokionez defizitarioak diren sektoreetan mugikortasuna eta lanbideratzea sustatzera bideratuta dagoena, mugaz gaindiko errealitatera egokitutako berariazko eskaintza kualifikatu bat garatuta.

Proiektu horren barruan, lau ekintza garatzen dira:

1.

Mugaz gaindiko kudeaketa administratiboko modulu bat diseinatzea, profesional adituak hiru eskualdeetako lege- eta merkataritza-araudietan trebatuko dituena eta eskualde horien arteko lan- eta merkataritza-harremanak bultzatuko dituena.

2.

Gaitasunak baliozkotzea eta prestakuntzak ziurtatzea: automobilgintzaren sektorean lanbideratzea indartzea, baliokidetasunen azterketaren eta analisiaren bitartez; tituluak eta gaitasunak baliozkotzea; eta prestakuntzako eta mugikortasuneko esperientzia pilotu ziurtatu bat egitea.

3.

Hizkuntza teknikoaren ikaskuntza:
hizkuntza ezberdinetako hiztegi teknikoari buruzko ikastaroa diseinatzea eta sortzea, administrazio-kudeaketako eta automobilgintzako adarretarako.

4.

Parte hartzen duten ikastetxeetako ikasle eta irakasleei zuzendutako sentsibilizazio-ekintzak. Ikasleei dagokienez, Euroeskualdean garapen profesionalerako dituzten aukerak aztertuko dira. Irakasleei dagokienez, zeharkako printzipioak jorratuko dira: aukera-berdintasuna eta garapen jasangarria, jardunbide egokien inguruko jardunaldien bitartez.

forma naen

2021ean, Administrazioko eta Automobilgintzako arlo profesionaletan espainiera eta frantsesa ikasteko online bidezko ikastaroak diseinatzea eta garatzea izan da eginkizun nagusia.

Parte-hartzaileek haien berariazko sektore profesionalaren arloan komunikatu ahal izateko oinarrizko maila lor dezaten diseinatutako ikastaroak dira; horrela, haien enplegagarritasuna handitu egiten da eta, bestalde, eguneroko errutinara eta ikasleen eta irakasleen ikaskuntza-erritmora egokitzen den modalitate batean ikas dezakete.

Sei modulu ditu ikastaro bakoitzak:

Administrazioko online bidezko berariazko ikastaro teknikoa · AdmiNAEN

1- Kortesia-moduak
2- Bulegoan
3- Telefono bidezko komunikazioak
4- Gutuneria komertziala
5- Batzarrak
6- Negozio-bidaiak

admi Naen
forma naen

Automobilgintzaren sektoreko online bidezko
berariazko ikastaro teknikoa · AutoNAEN

1- Kontzeptu orokorrak
2- Motorra
3- Sistema Elektrikoa eta Elektronikoa
4- Transmisioa, Direkzioa, Esekidurak, Balaztak eta Gurpilak
5- Karrozeria eta Pintura
6- Ibilgailu Hibridoa eta Elektrikoa

Hasiberrien mailako espainiera eta frantseseko tutoredun online ikastaroak egin dira aurten proiektu honetan parte hartzen interesa izanik, gutxieneko hizkuntza-maila ez duten pertsonentzako.

Nouvelle-Aquitaine-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko erakundeek osatutako garapenerako lankidetza baten esku dago proiektu hori gauzatzea; honako hauek hartzen dute parte: Chambre des Métiers et de l’Artisanat de Pyrénées Atlantiques, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Saila, ZubiGune Fundazioa, Usurbilgo LHII ikastetxea, Ikaslan Gipuzkoa, TKNIKA eta Chambre Régionale de Métiers et de l’Artisanat de Nouvelle-Aquitaine.

Honako hauek ere hartzen dute parte proiektuan: Lycée des métiers Paul Bert, LGT Saint Dominique, Lycée Louis de Foix, Plaiaundi, Don Bosco, Elizondo Lanbide Eskola IIP, Donapea IIP, Virgen del Camino IIP eta IVAC.

logos poctefa
© Copyright - Zubigune
KONTAKTUA
close slider